Luisen ustez, ospitaleetako logelen ateak hotzak dira. Gehienetan, itxita egoten dira eta zenbaki bat 210, 212, 214... baino ez dute barrukoa nor den jakiteko. Luisek nahiago du gaixoaren argazkia eta izena atean ipini beraien egoitzan bezala: Eta ahal dela argazkia gazte denborakoa. Baina ospitaleetan ezin daiteke horrelakorik egin.