Gezurra badirudi ere, hementxe gaude: Disneylanden! Eta, gainera, gonbidatu bereziak gara Meteorito-zaparrada izeneko atrakzio berriaren inaugurazioan. Tira, egiaz, benetako gonbidatu berezien ordezkoak gara, baina berdin dio. Frantziako futbol-taldearen aurkako partida jokatuko dugu, eta kopa irabaziko dugu. Aizu, baina non dago kopa? Hona hemen Futboleroek argitu beharreko beste misterio bat!