BETERANOAK, GOIERRIKO MENDIZALE
Liburu honek proposamen kitzikagarria dakar aldean: Euskal Herriko itzulia bere perimetroan barrena osatzea. Orotara 66 etapa dira Bizkaiko Golkoko itsas-bazterrean, Kantabria eta Burgosko mugetako mendietan, Errioxa eta Zaragozako mu ge tako lautadetan, Huesca eta Biarno ertzeko bortuetan eta Atu rriko ibai-hegiko ordokietan. Asmo handia da, bai, na tu ra re kin bat eginez gure herria goitik behera ezagutzeko gonbita; handia, baina ez ameskeria, egileek, Goierriko Mendizale Be te ranoek ale gia, erakutsi duten bezala, zatika, neurrian, emeki-emeki, tipi-tapa, bide egin baitute. Etapa bakoitza deskribapenaz, mapaz, jakingarri praktikoz eta ibilbidearen trackaz hornituta dator. Baliabide horiek bidelagun, Urdaibaiko paduretatik Hiru Erregeen Mahaira igoko gara, Ebro ibaia zeharkatu, Bardeetako mortuak inguratu eta mila leku gehiagotatik igaroko gara. Euskal Herria zain dugu.